Aurten ere, Aratuste egunerako Balkoi Lehiaketa antolatu da

2019/02/25
Irabazleak Aretxarteko komertzioetan gastatzeko 100€ eskuratuko ditu.

 

Azkenengo urteetan bezala, aurten ere, Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak aratusteeratako balkoi lehiaketa antolatu du, egun horretan herriari distira berezia emateko asmoz. Lehiaketan parte-hartu nahi bada, aurrez izena eman behar da Arkupe kultur etxean, kultura@aretxabaleta.eus helbidean edo whatsapp bidez 658750761 zenbakian.

Balkoiek, aratuste domekan, martxoaren 3an, goizeko 8:00etarako apainduta egon behar dute.

Dekorazio originalena duen balkoiak, Aretxarteko komertzioetan gastatzeko, 100€ jasoko ditu.