Aozaratzako bidegorriko zubiaren obretan lapurreta

2026/01/29

Pasa den astean hasi ziren Aozaratzako bidegorriko zubi berria eraikitzeko lanak, Azatzako bidegorrian dagoen egurrezko zubi zaharra ordezkatzeko helburuarekin. Zubiaren egoera kaskarra ikusita, Udalak pasabidea eraitsi eta berri bat eraikitzea erabaki du, oinezkoentzako bide seguruagoa bermatzeko eta gaur egun erabiltzen den errepide ondoko ibilbide alternatiboa saihesteko.

Obrek irauten duten bitartean, inguruan joan-etorriak egitean arreta handiz ibiltzeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu zitzaien herritarrei. Hala ere, gaur gauean zubiaren zati bat lapurtu dutela jakinarazi nahi dugu: bigak eta zubiaren parte ziren beste hainbat material desagertu dira. Lapurreta honek obretan atzerapenak eragingo ditu, eta Udala gertatutakoa ikertzen ari da. Horregatik, norbaitek zerbait ikusi edo informaziorik baldin badu, mesedez, jar dadila Udaltzaingoarekin harremanetan.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.