Andramari plazako urbanizazioa
Kanpotik sartzen zen uraren iragazpen handiek eragindako egoera prekarioak bultzatuta, Andra Mariko garajeen jabeek haien iragazgaizte proiektua martxan jartzea erabaki zuten. Hala, garajeak iragazgaizteko eta indarrean dagoen araudira egokitzeko lanak, uda baino lehen hasi ziren.
Bestalde, 2024ko apirilean Udalak plaza urbanizatzeko proiektua enkargatu zuen. Proiektu hori ia osorik amaitu da, hala ere, garajeen komunitateak sustatutako lanaren azaleko zatia gauzatzean sortutako aldaketen eraginpean egon da.
Plazako lanak gauzatzean izandako konplexutasun teknikoek eta, Udalaren aparkaleku komunitarioak hobetzeko interesarekin batera, bi aldeek hitzarmen bat sinatzera eraman dituzte. Hitzarmen horrek Udalaren 118.500 euroko ekarpena jasotzen du, garajeen azaleko geruza gauzatzeko lanetarako.
Plaza berriaren proiektua garajeen egokitzapena amaitu ondoren gauzatuko da.
Plaza berriaren proiektua
Plaza berriaren urbanizazioak Andra Mari eta Mitarte kaleen arteko eremua hartzen du, barne dela Andra Mari eta Mitarte lotzen dituen pasabidearen (lehengo farmaziaren parean dagoenaren) zabaltzea, Gernika plazaraino. Halaber, proiektuak Ilargi plaza eta Eroski zaharraren arteko kale osoa ere barne hartzen du.
Kirol-eremuko zonan azalera osoa egokituko da, barne hartuta kirol-elementuak, lorontziak, harmailak eta gainerako hiri-altzariak. Hautatutako soluzioa espazioa ahalik eta polibalenteena izatea bilatzen duen planteamendua da, kirol-pista soilik izatea saihestuz. Horregatik, bereziki zaindu da irisgarritasuna eta beste plaza eta kaleekin duen konekzioa.
Plaza ia osoak lurpeko aparkalekua duenez eta ezin da eremu berde gehiago gehitu, atseden hartzeko eta itzaleko gune bat sortuko da, oinezkoentzako azalera izango duena, iragazgaitza eta berde itxuraduna.
Eroski zaharraren eta Ilargi plazaren arteko kaleari dagokionez, plataforma bakarreko kalea bihurtuko da, Mitarte kalearen antzeko estetika eta funtzionamendua izango duena, oinezkoei lehentasun eta segurtasun handiagoa emanez.
Guztira, 325.000 euro inguruko aurrekontua izango du, eta aurrekontua gauzatuko duen enpresa Udalak hurrengo bi edo hiru asteetan argitaratuko duen lizitazioaren irabazlea izango da.