Andramaixetarako esaldi lehiaketa 2013

2013/05/31
Dagoeneko martxan da Andramaixetarako esaldi lehiaketa.

Esaldiak aurkezteko epea joan den astean zabaldu zen eta ekainaren 29a arte zabalik egongo da.

Aurten 10. urtea beteko du lehiaketak, eta gai bakarra izango du “Jaiak neurri onean pasatzera gonbidatzea”; egitasmo  honekin osasunaren aldeko mezuak zabaltzea lortu nahi da.

12 urtetik gorako edozein atxabaltarrek edo taldek hartu dezake parte eta gura beste esaldi aurkez dezake.

Esaldiak Udaletxean eta Arkupen jarritako kutxetan sartu behar dira. Kartazalean pertsona edo  taldearen izena jarrita egongo da eta barruan, beste kartazal itxi batean, Datuen Txartela.

Sariak honako hauek izango dira:

    • Andramaixetarako egitarauan erabiliko den esaldia asmatu duen pertsona edo taldeari, 120 €.
    • Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen pertsona edo talde bakoitzari, 60 €.

 

Uztailaren 8an jakinaraziko da saridunen zerrenda.

Animo eta hartu parte!!!