Andramaixetan Gune Morea egongo da abuztuaren 14, 15 eta 17an

2026/08/07

Aurten ere gune morea egongo da Andramaixetan. Abuztuaren 14, 15 eta 17an eskainiko da zerbitzua, 20:00etatik 02:00etara, Mitarten.

Honakoak dira gune morearen helburu nagusiak: eraso matxisten aurrean erantzun azkarra ematea eta herritarrak sentsibilizatzea, material pedagokikoaren bitartez.

Ordutegi horretatik kanpo erasorik gertatuz gero udaltzaingoarengana jo daiteke (abuztuaren 14tik 17ra, ordutegi honetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00) eta 24 orduko arreta eskaintzen duten telefonoak erabilgarri daude: Larrialdiak (112), Ertzaintza (943 53 47 20), SATEVI -Etxeko indarkeriaren edo sexu erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazioa eta arreta zerbitzua- (900 840 111) edo ORTZADAR -LGTBIAQ+fobiaren biktima izan diren pertsonei zuzendutakoa- (028).

Zatoz!