Amaiur Madinabeitiak irabazi du 2026ko Aretxabaletako Andramaixetako kartel lehiaketa
2026/07/20
Gaur aurkeztu da Aretxabaletako Andramari jaietako egitaraua, abuztuaren 13tik 17ra ospatuko direnak. Azalaren egilea Amaiur Madinabeitia Benabent izan da.
Aurtengo pregoia Aretxabaletako "Loramendi" Txistu Taldeak botako du, oso ohore handitzat hartzen dute aurten Andramaixei hasiera ematea, urtero jaien hasierako ekitaldian egoten baitira. Aurten, ordea, aldaketa bat izango dute: ohi ez bezala, behetik ikusi beharrean, balkoitik biziko dute pregoia.
Ikusi hemen aurten antolatu den egitarau zabala egunez egun: Andramaixak 2026
