Algara ludotekak ikasturte berrirako ateak irekiko ditu

2022/09/29
. Urriaren 3an hasiko dira ate irekien egunak.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da ludoteka, non hainbat helbururen artean haurren parte hartzea, euskararen sustapena, sormena, edo herriko bi ikastetxeetako haurren arteko harremanak lantzea bultzatzen diren.

Hona hemen ate irekietarako antolatu diren txandak:

  • Urriak 3: 4 urteko gela 16:45etik 17:45era, eta LH2: 17:45-18:45.
  • Urriak 4: 5 urteko gela 16:45etik-17:45era , eta LH3:17:45-18:45.
  • Urriak 5: LH1 gela: 16:45-17:45, eta LH4: 17:45-18:45.
  • Urriak 6: LH5-6: 16:45-18:45.

Lau egun hauetan ludotekan egiten diren ekintzak eta bertan dauden jostailuak erakutsiko dizkiete haur zein gurasoei. Horietaz gain, ludotekaren gaineko funtzionamendua eta arauak ere azalduko dituzte.

Urteko bazkidetza 90 eurokoa izango da, eta izena ematen duen haur bakoitzak astean hiru egunetan ludotekara joateko aukera izango du.

Informazio gehiagorako gerturatu Algara ludotekara.