Adierazpen askatasuna eta gorrotoaren diskurtsoari buruzko hitzaldi-solasaldia, otsailaren 16an

2021/02/04

Udal Gizarte Zerbitzuek Adierazpen askatasuna eta gorrotoaren diskurtsoa izenburuko hitzaldi-solasaldia antolatu dute otsailaren 16rako, ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearen laguntzarekin.

Zer da adierazpen askatasuna?, beharrezkoa da?, zertarako balio du?, mintzen eta kaltetzen duten adierazpenak, eta non jarri kaltearen eta irainaren arteko lerroa izango dira jorratuko diren gaietako batzuk. Saioa Arkupen egingo da, 18:00etatik aurrera.

Imanol Zubero Soziologian doktorea eta Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren ordezkaria, izango dira hizlariak.

Edukiera 50 parte-hartzailera mugatuko da. Izena hilaren 14a baino lehen eman behar da ongizate@aretxabaleta.eus helbidean.