250 herritarrek hartu dute parte Mugikortasun Planaren inkestan

2025/09/25
Aretxabaletako Udalak zabaldutako inkestan 250 herritarrek hartu dute parte. Inkestaren helburua herritarren iritzia jasotzea izan da, bai mugikortasunari buruzko gogoeta orokorretan, baita proposamen zehatzen inguruan ere.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu inkesta bete dutenei. Badakigu galdera asko eta gai konplexuak izan direla, eta horregatik parte-hartzea bereziki baloratzen dugu. 

Hona hemen inkestetatik ateratako ondorioak. 1etik 5erako tartean neurtu dira.

  • “Ibilgailu motordunek espazio gehiegi hartzen dute”: 3,1
  • “Aparkaleku nahikoa dago”: 2,8
  • “Adingabeen eta adinekoen segurtasuna arriskuan dago abiaduragatik”: 3,4
  • “Garraio publikoa hobetu behar da”: 4,2

Proposamen zehatzak : Aztertu diren eremu nagusiak: Araba ibilbidea, Laboral-Lausitta, Eroski-Basabe, Errekabarren (Pausoka), Txarapea, ALEko bidegurutzea eta Ilargi plaza izan dira. 

  • Araba ibilbidea: Oso ondo baloratu da kalea estutzea eta Dagdako buelta kentzea.
  • Laboral Kutxa – Eliza tartea: Harrera oso ona izan dute espazioak naturalizatzeko eta, eliza atzeko zubia oinezkoentzat uzteko proposamenek.
  • Eroski ingurua: Gai hau konplexua izan da. Hala ere, ondo ikusi dira oinezkoentzako gune berriak sortzea eta Basabeazpi inguruan hobekuntzak egitea.
  • Errekabarren (Pausoka): Onartu egin da zirkulazio noranzko bakarra ezartzea, segurtasuna handitzeko eta aparkaleku berriak irabazteko.
  • Txarapea: proposamen probisionalak (zebrabide berriak eta abiadura-neurketak) ondo baloratu dira.
  • ALEko bidegurutzea: oso ondo baloratua izan da oinezkoen segurtasuna indartzeko planteamendua.
  • Ilargi plaza: balorazio oso ona jaso du irisgarritasuna hobetzeko eta osasun zentroa Gernika plazarekin lotzen duen gunea indartzeko.

Herritarren ekarpenak 

Inkestak 350 proposamen zehatz jaso ditu. Ekarpen horiek zehatz-mehatz aztertuko dira, eta zalantzarik gabe Mugikortasun Plana aberastuko dute. 

Orain, plana idazteko lana hasiko da, herritarren ekarpen guztiak kontuan hartuta. Aurkezpena udazkenean egingo da.