2026ko Andramaixetako kartel iragarlea aukeratzeko kartel lehiaketa
2026/06/17
Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak 2026ko Andramaixak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko kartel lehiaketa antolatu du.
OINARRIAK
- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da.
- Kartelaren neurria DIN A3 izango da eta formatu digitalean aurkeztu beharko da (gehienez 6 MB).
- Kartelak derrigorrez honako testu hau izan beharko du:
- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
- Aurkezpena
- Lanak posta arruntez bidali ahal izango dira helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea, 1. 20550 Aretxabaleta. Kartelarekin batera ezizena agertuko den kartazal itxi bat aurkeztu beharko da. Kartazalaren barruan egilearen datuak sartuko dira: NANaren kopia, helbidea eta telefono zenbakia.
- Posta elektronikoz ere aurkeztu ahal izango dira helbide honetan: kultura@aretxabaleta.eus, gaiaren atalean “Andramaixetako kartel lehiaketa 2026” adieraziz. Posta elektronikoarekin batera, aurreko atalean eskatutako datu berberak jasotzen dituen artxibo bat erantsi beharko da.
- Kartelak 2026ko uztailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dira.
- Epaimahaia Kultura Batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
- Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, datuak zuzenean bilduko ditu erakunde eskudunetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Era berean, sariaren ordainketa jasoko duen kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko da.
- Epaimahaiaren erabakia 2026ko uztailaren 12an jakinaraziko da.
