2025ko Andramaixetako kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa
2025/05/19
Aretxabaletako Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko KARTEL LEHIAKETA antolatu du Kultura Sailak
OINARRIAK:
- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da.
- Kartelaren neurria DIN A3 izango da eta formatu digitalean (gehienez 6 mega) aurkeztu beharko da.
- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du.
- ANDRAMAIXAK 2025. ABUZTUAREN 13a,14a, 15a, 16a eta 17a. ARETXABALETA
- Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
- Aurkezpena:
- Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira. b) Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus, asuntoan “Andramaixetako kartel lehiaketa 2025” adieraziz.
- Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
- Kartelak uztailaren 5a baino lehen bidali beharko dira.
- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
- Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu datu horiek igortzen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du.
- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 14an jakinaraziko da.