2025eko Udaleku irekietako programazioa
2025/06/30
Ekainaren 30etik hasi eta uztailaren 18a arte iraungo dute 2025eko udaleku irekiek.
Orotara 300 haurrek, 32 begiralek eta 2 zuzendarik hartuko dute parte udalekuetan.
Goizero, 9:00etan elkartuko dira plazan, eta ekintza desberdinak egingo dituzte eguerdiko 13:00ak arte. Ostegunetan aldiz, eguna arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko da.
Ekintzen artean, igerilekura irteerak, mendi irteerak, sanfermin egunaren ospakizunak, ginkanak…eta bestelakoak egingo dituzte.
Gerta daiteke eguraldiaren arabera aldaketak egitea.
Hona hemen programazioa: