2023ko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago

2023/01/09

Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako udaleko Kultur Sailak. Lanak urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira.

OINARRIAK:

1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2. Teknika librea izango da.

3. DIN A3 kartelaren neurria formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da, gehienez 10 megatan

4. Derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK ARETXABALETA 2023

5. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.

 7. Aurkezpena:

a) Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20550. Aretxabaleta

Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak, nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia aurkeztuko dira.

b) Posta elektronikoz: kultura@aretxabaleta.eus helbidera bidali beharko da. Asuntoan “Aretxabaletako Aratusteak 2023” jarriko da. Posta arruntez eskatzen diren datu berberekin artxiko bat erantsi beharko da, nortasun agiriaren kopiarekin eta telefono zenbakiarekin batera.

8. Kartelak urtarrilaren 29a baino lehen entregatu beharko dira .

9. Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 3an jakinaraziko da.