2020ko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

2020/01/08

Aretxabaletako Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aretxabaletako Udaleko Kultur Sailak.

OINARRIAK:

  1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  2. Teknika librea izango da.
  3. Kartelak DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 6Mb) aurkeztu beharko dira.
  4. Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

    ARATUSTEAK ARETXABALETA 2020

  5. Irabazleak 200€ko saria jasoko du.
  6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  7. Aurkezpena:
    1. Lanak posta arruntez, CD, DVD edota USB euskarrietan, helbide honetara:

      Aretxabaletako Udala - Otalora kalea, 1 (20550) Aretxabaleta

      Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan, egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia aurkeztuko dira.

    2. Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus

      Gaia: Aretxabaletako Aratusteak 2020

      Mezu elektroniko horretan, posta arruntez eskatzen diren datu berberekin osatutako artxibo bat erantsi  beharko da.

  8. Kartelak otsailaren 3a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean edo udaletxean.
  9. Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  10. Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 5ean jakinaraziko da.