“Sendabelarrak ezagutzen” ikastaroa antolatu du Udalak

2026/02/18

Ekoudalatx-ek “Sendabelarrak ezagutzen” ikastaroa emango du, sendabelarren inguruko ezagutza zabaltzeko eta horiekin prestaketa naturalak egiten ikasteko helburuarekin.

Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek inguruko sendabelarrak ezagutuko dituzte, haien ezaugarriak eta erabilerak aztertuz. Halaber, biltzeko garai egokia, erabiltzen diren landare-atalei buruzko informazioa, lehortze prozesua eta kontserbazio moduak landuko dira. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta bertan prestaketa sinple eta erabilgarriak egingo dira, hala nola beraketak, tinturak, infusioak, xarabeak, linimentuak, ukenduak eta baltsamoak.

Ikastaroa ostegunetan egingo da, 17:00etatik 19:00etara, honako egun hauetan; martxoaren 12an eta 26an; apirilaren 16an, 23an eta 30ean; eta maiatzaren 14an, 21ean eta 28an.

Izen-ematea otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean egin ahal izango da Arkupeko harreran. Plaza kopurua mugatua izango da, eta izen-emate ordena errespetatuko da. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa izango da.