‘Gerrako umeei’ omenaldia egingo zaie larunbatean

2021/04/21

1936ko ‘gerrako umeei’ omenaldia egingo zaie datorren larunbatean Arkupen. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak Udalen babesarekin bultzatutako ekitaldia Debagoieneko bost herritan egingo dute, horien artean, Aretxabaletan.

‘Gerrako ume’ gehienek Kataluniara, Frantziara, Txilera, Belgikara, Inglaterrara, Argentinara eta Errusiara ihes egin zuten; batzuk sorterrira itzuli ziren gerora eta beste batzuz, ez. “Omenaldi duina merezi dute”, azpimarratu dute antolakuntzatik.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Omendu guztiei Iñigo Arregi artistak egindako Egiaren Iturria eskultura emango diete.

Aretxabaletako omenduak hauek dira:

  1. Alberdi Bengoetxea, Amaia
  2. Etxebarrieta Oteiza, Begoña
  3. Etxebarrieta Oteiza, Manolo
  4. Etxebarrieta Oteiza, Juana
  5.  Monge Andrés, Francisca
  6. Zubillaga Altube, Mª Pilar
  7. Zubillaga Altube, Fernando