2013ko Gabonetako erakusleiho lehiaketa

2013/12/11
Atxabaltan ere 2013ko Gabonetako erakusleiho lehiaketa abian da.

Iazko irabazleak, Belar Metako  Idoia Elexpuru eta Uxue Eraña izan ziren.

Aurtengo oinarriak honako hauek dira:

1. Atxabaltako  merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

2. 2013ko abenduaren 9tik, 2013ko abenduaren 30era bitartean (biak barne).

3. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, euskaraz izatea, originaltasuna eta eraginkortasuna,erakusleihoaren kalitatearekin batera.

4. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

5. Epaimahai osatzen duten kideen izena “sekretua” da

6. Lehiaketako sariak (sorpresa) 2 izango dira:

6.1 Euskarazko gabon mezua.

6.2 Eskapararatearen kalitatea, imaginazioa, eraginkortasuna eta originaltasuna.

 7. Irabazleak iazko irabazlearen eskutik  plaka (lekukoa) jasoko du.

 8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

 9. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.