13 Milioiko hasierako aurrekontua, 17 M€ bihurtuko dena; Herria egituratzeko helburuarekin.

2025/11/21
Aretxabaletako Udal gobernu taldeak 2026ko aurrekontua aurkeztu ditu. 13 milioi eurokoa bada ere, urte bukaerarako beste 4 milloi €-ko inbertsioak gauzatzea aurreikusten da.

Gobernu taldeak aurkeztutako legealdi planaren garapena aurrera doa eta horrek, 2025ean hainbat inbertsio egitea ekarri du. Aurreikusitakoa zegoen moduan, Espainiako legediak ezarritako gastu arauaren mugak direla eta, 2026an plan ekonomiko bat martxan jarriko du Udalak.  

Aurten egindako plangintza dela eta, hainbat proiektu martxan jarri dira 2026ko hasieran gauzatuko direnak eta beste batzuk urtearen 2. lauhilekotik aurrera errealitate bihurtzen hasiko dira; apirilean egingo den txertaketa baten bitartez. Beraz, aurreikusitako inbertsioak egiteko aukera izango du udalak bai 2026 eta 2027an baita ere.   

Gastu arrunt batzuetan igoera nabarmena egon arren, kudeaketa eredu berri bati esker, gastu orokorra sostengatzea lortu da. Igoera horiek bereziki langileen lan-hitzarmenak berritu eta zerbitzuak hobetzeko egindako ahaleginengatik eman dira, besteak beste, Kiroldegiko zerbitzuan, kale garbiketan eta Etxeko Zaintza Zerbitzuan.   

Zaintza ekosistema integralagoa garatzen 

Legegintzaldi honetan, zaintzak berebiziko garrantzia izango zuela azpimarratu izan dugu hasieratik. Zaintza ekosisteman hainbat berrikuntza eta proiektuak proposatzen dira: 

  • Uretz tabernan pertsona nagusientzako jantokia martxan jarriko du udalak eta horren hasierarako 20.000€ laguntza bideratuko dira 
  • Etxez etxeko zerbitzua hobetzeko bidean, Eskoriatzarekin batera lizitazioa atera da eta langileen baldintzak nabarmen hobetuko dira. Horrek %8ko igoera ekarriko du aurrekontuetan (600.000€). 
  • Emergentziazko etxeen konponketa bideratuko da, daukagun etxebizitza sareen baldintzak hobetzeko: hasieran 50.000€  
  • Bestalde, eskualdean, legeak eskatzen duen bezala, aterpetxea gauzatuko da beste herriekin batera.
  • Komentuko gunean Autonomia Sustatzeko Espazioa martxan dago eta Zentro Soziosanitarioko proiektu aitzindaria bere lehen pausoak ematen ari da. 
  • Bakardadearen gaia jorratuko duen eskualdeko proiektua begi bistan daude eta Aretxabaleta mugi proiektuari bultzada emango zaio. 

Proiektu guzti hauekin, pertsona nagusien sozializazioa, ongizatearen, jarraipen integrala  eta jarduera fisikoaren promozioa bultzatu nahi da.  

Kirol guneen egokitzapena 

Kiroldegi aurreko gunea eraldatzeko urtea izango da. Ur txorroekin egokitutako aisialdi guneko obrak hasiko dira aurtengo abenduan eta maiatzerako bukatzea espero da. Horrekin batera, gune horretako 2. fasearen proiektua egin eta gauzatuko daPadel kantxak eta kalistenia parkea osatuko dute kirol gunea 2026 eta 2027 arteanProiektu horiek urte bukaeran gauzatzen hasteko lanean ari da udala. 

Frontoia egokitzeko proiektua martxan du udalak eta 2026an eraldaketa hastea espero da. Horrekin, frontoia guztiz berrituta geratuko da legealdi honetan eta pilota diziplina berrietarako lekua eduko du ere. 

Etorkizuneko erronkei erantzutekoherriaren egokitzapena eta trantsizio ekologikoa  

Herriaren eta herri eraikinen egokitzapenerako aurreikusitako proiektuek ere jarraipena izango dute aurrekontu hauetan. Aurten, udaletxean igogailua jartzeko proiektua lizitatuko da eta horrekin batera Andramari kantxako obra hurrengo urtean errealitatea bihurtuko diraa. Horrez gain, 2026an: 

  • Kuartela egokitzen jarraituko da: teilatua konpondu eta hobekuntza egiten jarraituko da. 
  • Maria Worth plaza (Durana eta komentu arteko guneaberrurbanizatuko da eta Ilargi plazarekin lotuko da. 
  • Kurtzebarri eskolako gimnasioa eta sukaldea/jangela berriztuko dira bertako sukaldea bultzatuz. 
  • Geltoki plazan (Basabeazpi aurreko plazatxoan) plaza estaliaren proiektua gauzatuko da eta obrak 2026an hasiko dira.
  • Herriko hainbat espazioaren berrurbanizazioari ekingo zaio (Lausitta, Loramendi, Azbe,…) eta mugikortasun segurua lortzeko hainbat ekintza burutuko dira zebra bide, gurutze eta kale ezberdinetan. 

Trantsizio ekologikorako eman beharreko eraldaketak abian ditu Aretxabaletak. Bide horretan, kontsumoa murriztu eta energia berriztagarrien bitartez sortzeko inbertsioak lehenetsi dira. Aurten egindako inbertsioei (Kurtzebarri eskolan eta Arkupe jarritako eguzki plakak eta Arkupeko aerotermia) 2026an gehituko zaizkio Fagor Ederlaneko beroa aprobetxatzeko sistema.  

Bestalde, bailara mailan egindako apustuari eskerargiteria publikoaren %100 LED izatera pasatuko da eta kontrol sistema berriak ezarriko dira. Horrez gain, hainbat kirol ekipamenduetan eguzki plakak jartzeko helburua dago eta Udalaren kontsumoa murrizteko hainbat ekintza. 

Bide berean, garrantzitsua eta beharrezkoa da inguratzen gaituen ekosistema eta biodibertsitatea zaintzea. Horregatik, EHUko adituek Aretxabaletako ingurumen ebaluazioa egin ostean, Aretxabaletako natura-baliabideak kontserbatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko udal-plan estrategikoa  idatzi eta gauzatuko da. 

Parte hartzea sustatuaz, Ongizate emozionala eta hezkidetza erdigunera 

Haur, nerabe eta gazteek egungo jendarte honetan pairatzen dituzten presio, jazarpen eta estresa kudeatzeko eta kolektibo honen integritate emozionala zaintzeko pausoak ematen jarraituko da. 2025ean, herriko hainbat erakunde, elkarte eta nerabeekin gaia landu ostean, bertan egindako hausnarketa eta proposamenen garapena gauzatzeko plana abiatuko da. Nabarmentzekoen artean, 2026an jarriko den laguntza psikologiko zerbitzuak aipatuko ditugu.  

Auzo alkateekin harremana sendotu dugu eta euren auzoko hobekuntzetan parte aktiboa izan dira. 2025ean egindako esfortzu handiarekin jarraituko du Udalak 2026an. Horretarako bide publikoen katalogoa eta bere kontserbaziorako plana egingo da eta horrekin batera auzoetako argiteria eta beste hainbat hobekuntzari ekingo zaio. 

Emakume etxeak ateak zabalduko ditu eta hainbat zerbitzu ematen hasiko da. Ikastaro, formazio, arreta zerbitzua… Horretarako berdintasun teknikaria jardunaldi osoan jarriko da eta 2 arratsaldetan emakume txokoan egongo da. Orokorrean Berdintasunean egindako apustua sendoa da eta %60ko igoera ekarri du 2026ko aurrekontuetan. 

Erabaki estrategikoetarako lan-mahaiak sortzeko proposamena 

Aurrera begira, herri giza perspektiba amankomun bat egiteko planteamendua egingo da. Etorkizunean egon daitezkeen erronkak, guztion artean finkatu eta adosteko. Horretarako hausnarketa kolektibo batzuk bideratu nahi dira herri bezala herri proiektuak adosten joateko.