12 eta 16 urte bitartekoentzat aisialdiko ekintzak

2023/03/17

Aretxabaletako eta Eskoriatzako 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako Bixi programaren eskutik, bi ekintza antolatu dira apirilaren 3 eta 4rako.

  • Apirilaren 3an Leixargaratera joango dira:

Aretxabaletan 9.30ean elkartuko dira Eroskin, eta Eskoriatzan 10.00etan Luis Ezeiza eskolako patioan.

Leixargaratera igoko dira. Bertan aterpetxean bazkalduko dute. Ondoren, bandera jolasa egingo dute, eta 19:00-19:30ak aldera etxera bueltako dira.

  • Apirilak 4: Eskoriatzan egingo dute ekintza:

Herriko plazan elkartuko dira 12:00etan. Patata tortila lehiaketa egingo da, eta behin bukatuta, elkarrekin bazkalduko dute. 16:00etan hasita, Garazi Barrena bakarlariaren kontzertuarekin gozatzeko aukera egongo da.

  • Izen emateko epea gaurtik martxoaren 26ra arte egongo da zabalik gaztelekuetan. Pertsona bakoitzak bost euro ordaindu beharko dituzte.