12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ‘Udaero’ programak prest du aurtengo eskaintza

2023/06/07
Izena emateko epea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik Atxagazte gaztelekuan

Gaztelekuak 12-16 urte bitartekoei zuzenduta antolatzen duen programa da Udaero. Uztaileko lehen hiru astetan zehar hainbat ekintza prestatu dira gaztetxoen gozamenerako.

Hona hemen aurtengo proposamenak:

Uztailak 4: Paintball egiteko irteera Galarretan eta Landan. Ordutegia: 9:00etatik 17:00ak arte.
Prezioa: 30 euro.
Uztailak 6: Kustomizazio tailerra eta argazki saioa. Ordutegia: 17:00-20:00.
Prezioa: doakoa
Uztailak 10: Usakora txangoa bizikletan. Ordutegia: 16:00-21:00
Prezioa: doakoa
Uztailak 12: Mutrikura irteera. Ordutegia: 11:00-16:00
Prezioa: 10 euro.
Uztailak 14: Pizza lehiaketa eta Portasoleko jaien parte hartzea. 18:00tik 22:00etara. 2 euro.

Lehenengo bi astetako ekintza guztietan izena emanez gero, prezioa 37 eurokoa izango da.

Uztailak 4ko eta uztailak 12ko ekintzak Eskoriatzako gaztelekuarekin batera egitekoak dira.

GAZTEKONKIS
Uztailaren 18, 19 eta 20rako hiru egunetako irteera antolatu da Elosura. Urtero arrakasta handia izaten duen irteera da Gaztekonkisa. Gazteak taldeetan banatzen dira eta hiru egunetan zehar beste taldeekin batera froga desberdinetan lehiatzen dira.

Irteera hau Eskoriatzako gaztelekuarekin batera egingo da, eta 35 euroko kostua izango du.

Udaero programaren izen-ematea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik gaztelekuetan.

Informazio gehiagorako 688 84 38 15 telefonora dei dezakete interesatuek.