12-17 urte bitartekoentzat paintball saioa ostiral honetan

2022/10/11

Paintball-ean jarduteko aukera izango dute ostiral honetan (urriaren 14an) 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek. Ibarra zelaian elkartuko dira 17:00etatik aurrera.

Aisialdiaz modu osasungarrian gozatzeko Bixi egitasmoaren baitan antolatu du Udalak ekintza hau. Izen-ematea: QR bidez (kartelean) eta egunean bertan Ibarra zelaian.