Idazkaritza
Arduradun politikoa: Garikoitz Iturbe Etxebarria (Alkatea)
Arduradun teknikoa: Xabier Mendizabal Garate (Idazkaria)
Bulegoa
- Helbidea: Udaletxea. Otalora kalea, 1; 20550 - Aretxabaleta
 - Tel: 943711862
 - E-posta: udala@aretxabaleta.eus
 - Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00
 
Helburu orokorrak
- Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea.
 - Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.
 
Zerbitzuak
Artxiboa:
Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
Herritarren arreta zerbitzua:
Eginkizun hauek ditu:
- Agirien sarrera -eta irteera- erregistroa: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.
 - Telefonia: Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.
 - Informazioa: Udalarekin lotutako gaiei buruz:
 - Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
 - Udalaren deialdiak
 - Bekak eta dirulaguntzak
 - Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
 - Udal araudiak, kopiak emanez
 - Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
 - Espedienteak publikoari erakustea
 - Izapideak egitea:
 - Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
 - Dokumentuak erkatzea
 - "Obrak jakinean" baimena
 - Kexak eta iradokizunak jasotzea
 
