Zaborra, ura eta estolderia tasen borondatezko ordainketa aldia

2013/02/07
2012ko laugarren hiruhilabeteko zabor bilketa zein ura eta estolderia tasentzako borondatezko ordainketa epea irekita dago.

2012ko laugarren hiruhilabeteko zaborren padroiari dagokionez, borondatezko ordainketa aldia 2013ko urtarrilaren 24tik martxoaren 24ra arte dago zabalik.

2012ko laugarren hiruhilebeteko ura eta estolderiaren padroiaren kasuan, aldiz, borondatezko ordainketa aldia 2013ko urtarrilaren 28tik martxoaren 31ra arte dago zabalik.