"Ura eta Erreka Deba Ibarrean" asteko argazki lehiaketaren irabazleak

2013/10/31
Astelehenean banatu ziren argazki lehiaketako sariak.

Hiru kategoria zeuden aurreikusita, baina horietatik bat hutsik geratu da, 65 urtetik gorakoena hain zuzen ere; beraz, bi sari banatu ziren.

Hauek izan dira irabazlaken datuak eta beraien argazkiak bidaltzen dizkizuet.

Hona hemen irabazleak eta beraien argazkiak:

  • 14 urtera arteko kategoria: Oier Zuriarrain Pérez (Arrasate).
  • 14-65 urte bitarteko kategoria: Xabier Atxa Zugazti (Arrasate).

 

 

Kasu bietan, oparia bertako produktuen otarra izan da.

Guztira 17 argazki jaso dira. Partehartzaile bakoitzak 2 argazki bidaltzeko aukera zeukan eta denek bina bidali zituzten, batek izan ezik.

14 urtera arteko kategorian, partehartzaile bakarra aurkeztu zen eta bera izendatu dute irabazle. 14-65 urte bitarteko kategorian, berriz, 8 partehartzailek hartu dute parte eta horietatik 1 Eskoriatzakoa, 3 Oñatikoak eta 4 Arrasatekoak. 65 urtetik gorako kategoria, bestalde, hutsik geratu da inork ez duelako parte hartu.