"Txarlestrup" ikuskizuna

2015/01/16
Musika eta zirkoa uztartzen dituen banda iristear dago urtarrilak 25ean 12:00etan Zaraia Aretora.

Musika eta zirkoa uztartzen dituen banda iristear dago. “Txarlestrup” banda xelebrea da oso: klakea dantzatzen dute batzuetan eta akrobaziak egiten besteetan. Txarlestonari ematen diote batean edota zuzen zuzenean jotzen dute bestean. Bost dira, baina…. guztiak etorriko ote dira?. Ikusleek lagundu beharko dituzte?.

Erritmo biziko ikuskizuna dugu; txarlestona, zirkoa eta, batez ere, umorea uztartzen dituena.

Iraupena: 60 minutu.

Aktore-aktoresak: Oier Bravo, Luis laínez, Maribel Martinez eta Ainhoa Juaniz.

Sarreraren salneurria 3€ izango dira.