San Francisco-ko eredu txalogarria

2014/10/01
Jack Macy-k San Francisco udaleko Ingurumen Sailak duela hamar urte baino gehiago abiatutako zero zabor estrategia koordinatzen dihardu.

Estatu Batuetako hiri hau birziklatze eta gaikako bilketa datu onenetakoekin, hiri hondakinen kudeaketan erreferentzia da.

Jack Macy iragan astean egon zen Euskal Herrian, Zero Zabor Ingurumen Babeserako elkarteak gonbidatua. Lehenik Gipuzkoako Foru Aldundiko eta GHK-ko ordezkariek egin zioten harrera. Jarraian Hernanira bisita egiteko aukera izan zuen, bertan Atez Atekoa nola egiten duten ikusi eta auzokonpost esperientziak ezagutzeko. Astearte goizean, berriz, kudeaketan diharduten politikari eta teknikariekin izan zen San Francisco-ko eredua azaldu eta zalantzak argitzen. Eta azkenik mugimendu sozialekin elkartu zen, elkarren berri izan eta esperientziak trukatzeko.

Oharra:  http://www.ghkinfo.com/ webgunean argitaratutako berria.