Ostegun bidaiariak: diaporamak Aretxabaletako tabernetan

2013/05/09
Datorren eguenean, maiatzaren 16a, hasiko da Aretxabaletako Udalak antolatu duen Ostegun Bidaiariak lehiaketa.

Hurrengo sei astetan, ostegunero (nahiz eta maiatzaren 29a asteazkena den), Aretxabaletako taberna ezberdin baten eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak. Bidaia esperientzia hauek dira azken 5 urteotan Debagoienean jaio edo bizi diren gazteek bizi izan dituztenak, bidaia merkeak eta praktikoak, eta horregatik, bada, aukera paregabea entzuleek dute udarako ideiak izan dezaten.

Lehenengo emanaldia Danubioa bizikletan familiarekin izango da, eta Paulaner tabernan eskainiko da, 21:30ean. 30 eta 60 minutu arteko diaporama emanaldiak izango dira eta emanaldiaren ostean, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Hiru sari banatuko dira: sari nagusia (250 euro), bigarren saria (150 euro) eta hirugarren saria (100 euro). Hurrengo emanaldiak izango dira:

  • Maiatzak 16, Danubio bizikletan familiarekin, Paulaner taberna, 21:30ean.
  • Maiatzak 23, Maroko, Orly tabernan, 21:30ean.
  • Maiatzak 29, Norvegia, Express tabernan, 22:00etan.
  • Ekainak 6, Polonia, Azkena tabernan 21:30ean.
  • Ekainak 13, Jira eta Bira, Akorde tabernan, 21:30ean.
  • Ekainak 20, Guatemala, Urbaltz tabernan, 21:30ean.

 

Harremanetarako:

Kontaktua: Maider Etxaniz

Helbide elektronikoa: gazteria@aretxabaleta.net

telefonoa: 943 08 10 01