Osoko bilkurak 3,6 M€-ko kreditua txertatzea onartu du, eta aurrekontua 18,5 M€-tan kokatu da
Aretxabaleko Udalak 3,6 milioi euroko kreditua txertatzea onartu berri du atzo egindako osoko bilkura berezian, hala nola, bere aurrekontua 18,5 milioira igota. Erabaki honek aukera emango dio udalerriari datozen bi urteetan azpiegitura garrantzitsuak eraldatzeko eta tokiko sozioekonomia indartzeko.
Lehenik eta behin, datozen lau urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu zen. Berrikuntza gisa, Garapen Ekonomikorako Sailean bi laguntza-lerro berri sortzea planteatu da, bat hirugarren sektorera bideratuta eta bestea Aretxabaletako merkataritza bultzatzeko helburuarekin. Aurreikuspenen arabera, laguntza hauen oinarri espezifikoak laster argitaratuko dira, arlo garrantzitsu hauei aukera berriak zabalduz.
Bestalde, 2024ko aurrekontuaren likidazioa jakinarazi zen. Zerga-arauen eta gastuaren kontrol oso sendoaren testuinguruan eman zen aurrekontu baten likidazioa. Hala eta guztiz ere, aurreikusitako inbertsioak abian jartzeko udalak erabil dezakeen soberakina handitu egin da, eta horrek behar adinako finantza-gaitasuna emango du datozen bi urteetan Aretxabaletako azpiegiturak nabarmen eraldatu ahal izateko.
Baina, ziurrenik, bi puntu garrantzitsuenak mahai gainean egon ziren bi kreditu-inkorporazioak izan ziren. Lehenengoa, 229.700 €-koa, eta bigarrena, 3.430.100 €-koa. Lehenengoa, alkatetzak aurrekontua baliabidez hornitzeko duen gaitasunarekin aurrera egin denez, dagoeneko inbertsioak egiteko prest daude. Bigarrenean, jendaurrean jarri beharko da, alegaziorik balego ere.
Aurrekontuaren bi aldaketa horiekin, gobernu-taldeak aurtengo aurrekontua 14.832.250 €-tik 18.492.050 €-ra kokatzeko konpromisoa betetzen du. Aurtengo aurrekontuaren exekuxioa ez dela %100ekoa izango jakinda. Proiektu batzuk bukatuta egotea espero da baina beste batzuk, hasita edo lizitatuta uztea da helburua, proiektuaren arabera.
Onartutako 51 partiden artean, inbertsio garrantzitsuak nabarmentzen dira, hala nola, 700.000 € kaleak asfaltatzeko, mugikortasuna hobetuko duena; 468.000 € Gipuzkoa plazan eremu estali bat sortzeko, 350.000 € udal zerbitzuetan hobekuntzak egiteko eta 300.000 € udaletxeko igogailu bat instalatzeko, irisgarritasuna hobetuz.
Kiroldegiko instalazioetan ere inbertsio handia egin nahi da, alde batetik, Fagor Ederlan lantegiko hondar-beroa aprobetxatzeko, energia-kudeaketa eraginkorragoa eta instalazioen hobekuntza ahalbidetuko duena. Autobus-geltokietan, haur-parkeetan edo landa-bideetan ere egin nahi dira inbertsioak (50.000 €, 75.000 €eta 50.000 €, hurrenez hurren).
Era berean, garrantzitsua da nabarmentzea 2026an Duranan, Lausitan eta frontoian egingo diren proiektuak; 40.000, 50.000 eta 40.000 eurokoak, hain zuzen ere. Edo herriko hainbat lekutan desfibriladoreak jartzeko asmoa.
Aurrekontua aldatuz eta planteatutako proiektuak gauzatuz, aurkeztutako legegintzaldiko planaren zati garrantzitsu bat gauzatu nahi da. Plan horrek beste 4 milioi euroko inbertsioa izango du hurrengo bi urteetarako, gutxi gorabehera.