Orri-markatzailerako marrazki lehiaketa

2013/11/20
Izaro Sanchezek irabazi du Aretxabaletako Udal Liburutegiak antolatutako orri-markatzailerako marrazki lehiaketa.

Guztira 36 lan aurkeztu dituzte 9 pertsonek, eta lehiaketa egiten dugun lehen aldia dela kontuan izanik, balorazioa positiboa izan da, bai partaidetzari bai kalitateari dagokionez. Irabazleak 200 €-ko saria jasoko du, eta bere marrazkia izango du liburutegiko aurtengo orri-markatzaileak. Partaide guztien lanak Arkupeko sarreran ikusi ahal izango dira.