Lanbideren webgune berria

2014/11/06
Euskal Enplegu Zerbitzuak (www.lanbide.net) web-orri berria plazaratu du.

Webgunea RWD (Responsive Web Design) diseinuaren arabera sortu da, eta horri esker hainbat gailu erabiliz ikusi ahal izateko egokitu ahal izango da; besteak beste, tabletak, smartphonak, eramangarriak...

Enplegu- eta ikastaro-bilatzaile ahaltsu bat azal-orrian, iragazki interaktibo berriak eta sare sozialen bidez enplegu-eskaintzak partekatzeko aukera dira Lanbideren web-orri berriaren ezaugarri eta funtzionaltasunetako batzuk.

Gainera, informazio guztia jasoko du hainbat gairi buruz: laguntzak eta dirulaguntzak, enplegu-bulegoen eta zentro laguntzaileen sarea, enplegua eta prestakuntzari buruzko albisteak, eskualdeetako enplegu-planak, profesionaltasun-ziurtagiriak, kontratazio programa berriak, etab.

Ezagutu itzazu Lanbideren web orrian txertatu diren berritasun guztiak. (http://www.lanbide.euskadi.net/informazioa/berriak/y94-general/eu/)


Lanbiderekin harremanetan jar zaitezke telefono eta helbide elektroniko hauek erabiliz: Tel.: 945 160 600 y 630 305 452 / e-mail: web@lanbide.net