Kzgunea: ikastaro berriak!

2011/06/27
KZgunearen uztaileko ordutegia: ASTELEHENETIK OSTIRALERA 9:00etatik 13:00etara. Uztailaren 1etik aurrera.

IKASTARO BERRIAK!  

● MUGIPUZKOA

Mugipuzkoa: Garraio publikoan mugi zaitez klik batekin  

Gipuzkoako mugikortasun-ataria da Mugipuzkoa, eta bertan erabiltzaileek garraio publikoan duzuen mugikortasuna planifikatu eta kudeatu ahal izango duzue. Mugipuzkoak zerbitzu-aukera desberdinak eskaintzen ditu, garraio publikoa erabiltzea errazago gerta dakizun.
 
Argibide gehiago hemen.   

● OPEN OFFICE WRITER     

OpenOffice Writer

Testu-prozesodore indartsu honen gaitasunak frogatu OpenOfiice Writer-a erabiltzen hasi eta ezaugarri garrantzitsuenak erabili. OpenOffice Writer-aren konfigurazio eta formatu aukerak ezagutzea. Idatziari elemuntu berriak gehitu: taulak, irudiak...  

● METAPOSTA

Zure dokumentu-gordailu elektronikoa, 
zure postontzia Sarean

Zer da Metaposta?

METAPOSTA "Interneteko postontzia eta kutxa gotorra" da; bertan, Internet bidezko postontzi elektronikoaren zerbitzu baten bidez jasotako interes pertsonaleko dokumentuak biltzen dira. Ohiko posta bateratzailea da eta mundu elektronikoan posta tradizionalaren zeregin berbera du. Gainera, horri, "Internet bidezko postontzia eta kutxa gotorra" funtzioak gehitzen zaizkio, legezko balio frogagarriaz hornituta.  

METAPOSTAk sistemara atxikitako igorlearen (bankua, administrazio publikoa, telekomunikazio-operadorea eta abar) eta erabiltzailearen (herritarra, enpresa) artean konfiantzazko bitartekari gisa jarduten du. Uneoro, METAPOSTAren erabiltzaileek (herritarra, enpresa) modu librean erabakiko dute sistemara atxikitako Enpresen edo Instituzioen dokumentuak jaso nahi dituzten.   

Apiriletik hasita Metaposta kontu bat eskatzeko aukera izando da.     

IZENPE TXARTELA  

Herriko Kzgunean IZENPE txartela eskura daiteke. Txartel horrekin hainbat gestio egin daitezke, hala nola: udal bakoitzeko Internet bidezko zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzeaz gain, Foru Aldundiaren izapideak (errenta aitorpena) egiteko eta gidabaimeneko puntuak kontsultatzeko (Administrazio zentrala) aukerak eskaintzen ditu. Gainera, erakunde pribatu batzuekin izapideak egiteko aukera ere eskaintzen du.
 
Aretxabaletako Kzgunean IZENPE txartela  erabiltzen erakusten dugu, horretarako mintegi bereziak ditugu. Adibidez:  

•  Sinadura Elektronikoa (2 ordu). Ikastaro honek, alde batetik sinadura elektronikoa zer den erakusten digu (zertan datza, zein da prozedura...) eta beste alde batetik Izenpe zertifikazio zerbitzuen mailegatzaile bezala zer den (Zer da Izenpe, ze tarjeta ematen dituen, nola lortzen diren...).  

 

triptikoaKZ_casUztaila2011_1.jpg