"Jar Gaitezen" ekimena

2013/09/13
Aretxabaletako Udalak eta Bagarak sustatuta, Jar Gaitezen izeneko ekimena martxan jartzera goaz datozen asteotan.

Ekimen honen helburua, herriaren argazki gaurkotu eta komun bat ateratzea da. Eta nola egingo dugu hori? Denok elkarrekin borobilean eta mahai berdinean jarrita! Ikusi bestela!!

Pertsona eta eragile ezberdinak gonbidatu gura zaituztegu ekimen honen baitan antolatuko diren saioetan parte hartzera, bakoitzaren bizipen eta iritzietatik abiatuta, Aretxabaleta nola ikusten dugun ezagutu gura baitugu. Baina are gehiago; elkarlanerako aukerak bilatu eta helburuak adostuz, Jar Gaitezen, Aretxabaleta hobetzeko ekimenak martxan jartzeko aukera izatea nahiko genuke. Horretarako,  herritar bezala, ekimen honetan parte hartzera gonbidatu gura zaitugu.

Ekimenaren aurkezpena izango da abiapuntua eta bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu gura dizugu.

Eskerrak aldez aurretik, 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan!