Hondakinen mahaia

2013/04/19
Aretxabaletako Udalak hondakinen mahaia izenekoa sortu du.

HELBURUA:

Aretxabaletako Hondakin Bilketaren inplantazioa zehaztu eta garatuko duen Mahaia eratzea da, beti ere, ezinbesteko 4 baldintzak bermatuaz (derrigorrezko, gaikako, pertsonalizatua eta %80a gutxienezko berziklatze-tasa duena).   Bi fasetan banatuko dena: 1go fasean hondakinen problematikaren inguruko informazioa zabaltzea eta 2.fasea, inplantazioa zehaztea.

PARTAIDEAK:

Herritar ezberdinez osoturiko mahaia izango da, baina talde ezberdinetan banatuko da bilerak eraginkorragoak izateko:

1. T1: Merkatariak, ostalariak, elkarte gastronomikoak
2. T2: Hezkuntza, jubilatuak
3. T3: Zero zabor, 5.edukiontziaren aldekoak
4. T4: Industria
5. T5: Landagunea
6. T6: Herritarrak guztiak (baita ideien zaparradara aurkeztu ziren partehartzaileak: Maria, Alain, Oier, Xabier, Iker, Inaxio, Joxanjel), udal alberdi politikoak.

PLANGINTZA:
2 fasetan banatuko da Hondakinen Mahaiaren funtzionamendua.

  • 1go FASEA:
    Hitzaldi informatiboak:

Hondakinen arazoaren inguruko informazio saioak egingo dira. Nola bilakatu hondakinak arazotik aukera izatera, Europatik datorren hondakinen hierarkia, direktiben azalpena, kexkak, zalantzak,etab…

Hitzaldiak taldeka antolatuko dira. Talde ezberdinekin egingo dira bilerak. 5 taldeekin lehenengo eta 6.bilera plenarioa egingo da herritar guztiak gonbidatuko direlarik. Herritarren artean ideien zaparradan parte hartu zuten herritarrak eta baita udal alberdi politikoetako ordezkariak ere talde honetan egongo liratezke.

Data eta ordua: Apirila-Maiatzean zehar egingo lirateke eta Mankomunitatetik kontratatutako informatzaileen laguntzarekin egingo liratezke.

  •  2.FASEA:

PARTE HARTZEA:

Zabor Bilketaren inplantazioa zehaztu eta garatuko duen partehartzea, beti ere, ezinbesteko 4 baldintzak bermatuko dituena. (derrigorrezko, gaikako, pertsonalizatua eta %80a gutxienezko berziklatze-tasa duena).

Hondakinen Mahaian parte hartze prozesu bat bultzatuko da, hondakinak nola jasoko ditugun adostu eta inplantazioa zehazteko. (Ideien zaparradan proposatutako oilategia/baratza ipintzea ere aztertuko da).

Mankomunitateak hartzen du beregain partehartze honen kostu ekonomikoa eta Eskoriatzak ere data berdinetan egingo du.

Data: Iraila eta abendua artean egitea proposatzen da.

Bestalde, hurrengo hilabeteetan, hondakinen problematikaren inguruan, txertatzen joango diren ekitaldiak antolatuko dira, hitzaldi, erakusketa, etab…

APIRILA:

APIRILAK 17, asteazkena-->
Hondakinen Mahaiaren plangintzaren prentsaurrekoa.

TALDE BAKOITZEKO PARTAIDEEI GUTUNA HELARAZIKO ZAIE BILEREN BERRI EMANEZ.

HONDAKINEN MAHAIAREN 1GO FASEA: Hitzaldiak  Hondakinen problematikari buruz, talde ezberdinetan banatuko da bilerak eraginkorragoak izateko:

T1: Merkatariak, ostalariak, elkarte gastronomikoak Apirilak 23, asteartea, 14:30etan
T2: Hezkuntza, jubilatuak  Apirilak 25, osteguna, 18:30etan
T3: Zero zabor, 5.edukiontziaren aldekoak  Apirilak 30, asteartea, 18:30etan
T4: Industria  Maiatzak 2, osteguna, 18:30etan
T5: Landagunea  Maiatzak 7, asteartea, 18:30etan
T6: Herritarrak guztiak (baita ideien zaparradara aurkeztu ziren partehartzaileak: Maria, Alain, Oier, Xabier, Iker, Inaxio, Joxanjel). Udaleko alderdi politikoak. Maiatzak 11, larunbata, 11:00etan (Plenarioa)


MAIATZA:

T4: Industria Maiatzak 2, osteguna, 18:30etan
T5: Landagunea  Maiatzak 7, asteartea, 18:30etan
T6: Herritarrak guztiak (baita ideien zaparradara aurkeztu ziren partehartzaileak: Maria, Alain, Oier, Xabier, Iker, Inaxio, Joxanjel), Udaleko alderdi politikoak.  Maiatzak 11, larunbata, 11:00etan (Plenarioa)


Maiatzan zehar erakusketa bat eta 2 hitzaldi emango dira hondakinen problematikaren inguruan:

MAIATZAK 11, larunbata-->  Kutxako ekogunearen bitartez, Ekobira tresna-erakusketa antolatuko da herriko plazan.

MAIATZAK 13, astelehena, 19:00retan -->

 a)  HITZALDIA: “Hiri Hondakinak eta hauen kudeaketa egokia”
Kepa Olaiz (Ekologistak martxan) eta  Gipuzkoako Errausketaren aurkako kidea.
Euskeraz/erderaz, aukeratzeko.

b) HITZALDIA:” Errausketa eta osasuna”
Julia Sanjosé (sendagilea).
Erderaz. 

MAIATZAK 27, astelehena, 19:00etan -->

"Euskal Herria: Ezkutuko zorra"
Bideo emanaldia eta tertulia/elkarrizketa
Kepa Olaiz (Ekologistak martxan) eta  Gipuzkoako Errausketaren aurkako kidea.

UZTAILA:

HONDAKINEN INBENTARIOA, Informatzaileak informazioa jasotzen --> Informatzaileak herriko merkatari, ostalari eta industriekin egongo dira, sortzen diren hondakinen inbentarioa egiteko, ondoren hondakinen bilketari erantzun zehatza eman ahal izateko.


IRAILA-ABENDUA:
Hondakinen Mahaiaren 2. fasea:
Zabor Bilketaren inplantazioa zehaztu eta garatuko duen partehartzea.