Gazteak, lanerako prest

2013/10/04
Mankomunitatearen Enplegu Planaren barruan, 20 eta 30 urte arteko langabeak Gazteak Prest Lanerako Debagoienean izeneko prestakuntza programari esker, Aretxabaletako zaharren egoitza izan zen eraikinean lanak egiten ibili dira egun hauetan.

Koldo Azkoitia (Mankomunitateko Garapen Agentziako arduraduna), Slamu Fadli Ami (Programako partaidea) eta Iñigo Unzetak (Lantaldeko burua) programaren nondik norakoak kontatuko dizkigute Goienaren erreportaje honetan.