euskarazbizinahidut.org webgunea

2012/12/20
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskararen aldeko aldarrikapenak zintzilikatu zituzten herritarrek herriko plazan.

Udalak, Euskaraz bizi nahi dut! leloa etxeko balkoietan jartzeko deia egin zien herritarrei. 

Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut! leloa bere egiten dutenentzako www.euskarazbizinahidut.org webgunea martxan jarri du. Euskaraz bizi nahi duten herritarren komunitatea sortu nahi da horrela.

www.euskarazbizinahidut.org webgunean, informazio zabala dago eskuragarri.