Enplegu Saileko diru laguntzak

2012/03/30
Enplegu Saileko 2012rako diru laguntzak atera dira.

Bi diru laguntza mota daude:

  • Enpresa ekimen berriei zuzendutako diru-laguntzak
  • Kontratazio berriei zuzendutako diru-laguntzak


Bi diru laguntzetarako, eskaerak aurkezteko epea martxoaren 27tik azaroaren 30era izango da.

Informazio gehiago hemen.

Bestalde, ikastaro berri bat antolatu du Enplegu Sailak: sukaldaritza ikastaroa.

Ikastaro hau Aretxabaletan erroldatutako langabeei zuzenduta dago (herriko ostalaritza establezimenduetan lan egiten dutenek ere badute aukera apuntatzeko baina lehentasuna langabetuek izango dute). Eta izena emateko azken eguna apirilaren 12a izango da.

Informazio gehiago hemen.