Elkar entzuteko gunea sortzen etxean

2014/10/07
“Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontutxoak lagun”

Aretxabaletako Udal Liburutegiak gurasoentzako ikastaro bat antolatu du Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan.

Ikastaroak “Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontutxoak lagun” du izena, eta Pello Añorga idazleak gidatuko du.

Bi saio izango dira, urriaren 21 eta 28an (astearteak), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Arkupe kultur etxean.

Izena emateko eta argibide gehiagorako udal liburutegian izango gara.

Plazak mugatuak dira, eta ikastaroa doakoa.