Biblioporrak 2011

2011/06/20
Kalean da jadanik Biblioporrak 2011 irakurketa gida. Bertan, adin desberdineko pertsonei zuzendutako liburuak, filmak eta diskak gomendatzen dizkizuegu.

Adin talde bakoitzeko (0 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, 9 urtetik aurrera, gazteak eta helduak), hamasei liburu proposatzen ditugu, zortzi euskaraz eta zortzi gaztelaniaz, eta helduei, zortzi diska eta zortzi film ere gomendatzen dizkiegu.

Gida hau Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko udal liburutegiekin elkarlanean egin dugu.

Aipatutako gidak ikastetxeetan banatzen dira eta liburutegian bertan ere eskuragarri egongo dira.

Ikusi Biblioporrak 2011 gida.