Belar Meta dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

2013/01/07
Aretxabaletako Udalak gabonei begira antolatutako erakusleiho lehiaketaren irabazlea Belar Meta denda izan da.

Epaimahaiak imajinazioa, originaltasuna eta gabonetako mezua euskaraz emateko modua hartu ditu kontuan saria ematerakoan. Izan ere, eskaparatearen goxotasuna eta euskararen presentzia izan dira, bereziki, epaimahaiak argudiatutako arrazoiak Belar Metari saria emateko. Oroigarri plaka eta sari sorpresa bat jaso dute, hau da, bi lagunentzako Orioko Aisia Hotelean egonaldia.

Bestalde, epaimahaiak Amaia Ume dendari aipamen berezia egin dio euskararen erabilerarengatik. Honako hau da erakusleihoan irakur zitekeen bertsoa:

"Poztasunez zuri daz herriko kaliak eta mendixak neguko modaz dotore dendetako erakustokixak gabon mezuz beteta karta eta postal guztixak Amaia ume dendan partetik Gabon zoriontsuak izan, zorionak eta urte berri on!".