Atera da “Neguko Gida 2015”

2015/01/08
Kalean da jadanik liburu, disko eta filmen gida, Aretxabaletako liburutegiak Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindakoa.

Bertan, haur eta gazteentzat zazpina liburu gomendio aurkituko ditugu, ondorengo atal hauetan sailkatuta: 0 urtetik aurrera, 6 urtetik aurrera, 9 urtetik aurrera eta gazteak. Horrez gain, helduen atalean hamaika liburu, bost disko eta bost film ere gomendatzen dira.

Eskoletan banatu dira dagoeneko, eta eskura daude liburutegian interesa duen edonorentzat.