Autobus zerbitzua

2013/10/22
Aretxabaletan autobus zerbitzua hobetzeko prozesua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako bilera irekietan Atxabaltarren iritzia eta ekarpenak jaso ditu urriaren 14ean Arkupen eta 18an Basotxon. Honetaz gain, Laussita/Txarapea autobus geltokian galdetegia egin dute.

Zure proposamenak egiteko paperean Udaletxean, Arkupen, etab. edo www.garraioahobetzen.net  webgunean bertan on-line inprimakia bete dezakezu “Parte hartu” atalean sartuta. Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 15ean bukatuko da.

Hona hemen argazkiak: