Aldi baterako egonaldiak egoitzetan

2013/04/17
Uda gainean dugunez, Etxeko Laguntzako Atala hasi da udako aldi baterako egonaldien kanpaina antolatzen.

Hori horrela, uztailerako, abuzturako eta irailerako, eta eskabideen kudeaketa arintzeko helburuarekin, zenbait datu helarazi nahi dizkizuegu, interesgarriak izango zaizkizuelakoan:

Eskabideak onartzeko mugaegunak (extraneten) honakoak dira:

• Uztailerako egonaldiak: maiatzak 17 (ostirala)
• Abuzturako egonaldiak: maiatzak 31 (ostirala)
• Irailerako egonaldiak: ekainak 14 (ostirala)

Plaza kopurua mugatua denez, aipatu epeetatik kanpo jasotzen diren eskabideei hutsik geratu diren plazen arabera eta horien profilaren arabera erantzungo zaie.

Adierazi behar dugu plazen esleipena jarraian adierazten diren epeetan osatu eta konfirmatuko zaiola interesdun bakoitzari:

• Uztailerako egonaldiak: ekainak 12
• Abuzturako egonaldiak: ekainak 28
• Irailerako egonaldiak: uztailak 12

Eskaerak Gizarte Zerbitzuetako bulegoan jasoko dira.

Espero dugu eskaera guztiei erantzun ahal izatea, adineko pertsonak aldi baterako egonaldi hauetan gustura egotea eta horien familiek ongi merezitako atsedenaz gozatzea.