- https://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/agenda/gipuzkoako-bertsolari-txapelketaren-lehen-fasea
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea
- 2016-05-13T16:00:00+02:00
- 2016-05-13T17:00:00+02:00
- Maiatzaren 29an, 11:30ean eta 17:30ean, izango da Arkupe kultur etxean G PUNTUA izenburupean jokatuko den lehiaketaren lehen faseko kanporaketa.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatzen duen txapelketa honen 1. fasean 2 seikotek hartuko dute parte.
Goizeko saioan, Beñat Lizaso, Felix Zubia, Xabier Astigarraga, Odei Lopez, Nerea Elustondo eta Nahikari Gabilondo bertsolariek hartuko dute parte.
Eta arratsaldekoan, Urko Egaña, Jokin Labayen, Mikel Arrillaga, Iker Osa, Gorka Maiz eta Joseba Andoni Agirre.
Irati Agirreazaldegi arituko da aurkezle lanetan.
Sarrerrei dagokienez, internet bidez eros daitezke www.gpuntua.com webgunean, atal honetan: http://www.gpuntua.com/saioak/aretxabaleta-goiza eta bertan "sarrerak erosi" klikatuz gero: http://www.bertsosarrerak.eu/sarrerak/sarrera_kopurua/40
Saiorako sarrerez gain, bazkaritarako sarrerak webgunean erosi daitezke eta prozedura berbera da. Bazkarien inguruko informazioa, hemen aurkitu daiteke: http://www.gpuntua.com/bazkariak
Bai saiorako eta baita bazkarirako sarrerak ere, maiatzaren 27ko eguerdira arte egongo dira salgai internetez. Sarrera guztiak salduko ez balira SOILIK, sobratu diren sarrerak egunean bertan ordu bete lehenago takilan jarriko dira salgai. 5€ ordaindu beharko ditu goizeko edo arratsalderako saio arruntera joan nahi duenak (bertsozale elkarteko bazkideek edo 16 urte beherakoek 3€), eta 8€ egun osorako sarrera hartzen duenak (5 € bertsozale elkarteko bazkideek edo 16 urte beherakoek).
- Noiz
- 2016/05/13 16:00 - 17:00"
- Non
- Arkupe kultur etxea
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal