- https://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/agenda/emakumeen-frontenis-txapelketa-2014
- Emakumeen frontenis txapelketa 2014 (urtarrilak 25-martxoak 8)
- 2016-05-13T16:00:00+02:00
- 2016-05-13T17:00:00+02:00
- Euskara, emakumea eta kirola eskutik helduta jo pilota!
Emakumeen frontenis txapelketa 2014 (urtarrilak 25-martxoak 8)
UDA kirol elkarteak eta Loramendi euskara elkarteak udalaren laguntzarekin frontenis txapelketa bat jarriko dute abian. Kirola, emakumea eta euskara izango ditu ardatz txapelketak. Izan ere, batzuetan emakumea eta euskara kirolarekin lotzeko zailtasunak izaten direlakoan gaude.
Gu posible delakoan gaude, eta ez hori bakarrik, beharrezkoa dela ere uste dugu. Horregatik hartu dugu txapelketa hau antolatzeko erabakia. Txapelketa honen helburua Aretxabaleta eta inguruetako emakumeak kirola euskaraz egitea izango da.
Urtarrilaren 25ean hasi ta martxoak 8 bitarte iraungo du txapelketak, partiduak larunbatetan jokatuko dira Aretxabaletako Iturrigorri frontoian. Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna izango dugu txapelketari amaiera emateko eguna.
Inskripzioa Loramendin edo Aretxabaletako udalean egin ahal izango da eta eta baita emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com helbidean ere. Bikote bakoitzak 10 € ordaindu beharko ditu. Izena emateko epea: urtarrilak 17. (Lehenengo partiduan ordainduko da).
SARIAK:
1. 200 €-ko bonoa, trofeoa eta txapela.
2. 100 €-ko bonoa eta trofeoa.
Beraz, emakume guztiok gonbidatuta zaudete txapelketan izena ematera, emakumeak, euskara eta kirola eskutik helduta joan daitezkeela erakutsi, eta nola ez, ondo pasatu eta ahal bada irabaztera.
- Noiz
- 2016/05/13 16:00 - 17:00"
- Hitzordua egutegira gehitu
-
iCal