2011ko Andramaixetako kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa

2011/05/27
Aretxabaletako Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko KARTEL LEHIAKETA antolatu du udalak.

OINARRIAK:

1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
2.- Teknika librea izango da.
3.- Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edota formatu digitalean  ekarriz gero, DINA 3an aurkeztu behar dira.
4.- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ANDRAMAIXAK 2011
ABUZTUAREN 14A, 15A, 16A eta 17A
ARETXABALETA

5.- Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
6.- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
7.- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
8.- Kartelak , uztailaren  5a baino lehen bidali beharko dira Kultur etxera edo udaletxera.
9.- Epaimahaia,  kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
10.- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 8an jakinaraziko da.