San Migel jaietako kantu afarirako tiketak salgai daude

2022/09/16

Sanmigelak ate joka dira eta irailaren 23an egingo den kantu afarian izena  emateko epea gaur ireki da Arkupen. Koadrilaka apuntatuko da eta pertsonako prezioa euro batekoa da.

Herriko plazan elkartuko dira (euriarekin, pilotalekuan), 21:00etatik aurrera. 500 tiket jarri dira salgai; beste ehun gehiago egunean bertan eguraldi ona egiten badu. Musikak Sei Pistols&Trabuko bat taldeak jarriko du.