Iturrizar eta Txarapea artean igogailu bat eraikitzeko aukera ematen duen dokumentua jendaurrean jarri da

2023/02/14
Alegazioak aurkezteko epea martxoaren 10era arte dago zabalik

Urtarrilaren 24an hasierako onespena eman zitzaion Aretxabaletako Arau Subsidiarioen 16. Arearen (Iturrizar) Xehetasun Azterketari. DOKUMENTUA IKUSI

Dokumentuak helburu hirukoitza du:

  • “Partzela pribatu” eta “espazio libre, plaza, espaloi, aparkaleku eta jabetza eta erabilera pribatuko bideak” modura kalifikatutako lurzoruak gauzatutakoaren errealitatera doitzea, jabetzaren eta erabilera publikoaren azalera 12m² areagotuz.
  • 2 zenbakidun partzela pribatuan erabilera eta jabari publikoko igogailu bat gaitzea, proiektatutako eskailerak ez ezik, berriki eraikitako Iturrizar izeneko plazaren eta Txarapea ibilbidea izeneko goiko bidearen artean dagoen desnibela, gutxi gorabehera 13 metrokoa, gainditzeko.
  • Partzela pribatuen antolamendua egiaz gauzatu denera doitzea, planteamenduan adierazitakoarekiko inolako desadostasunik egon ez dadin.

Dokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 10era arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.