Haur eta nerabeei zuzendutako ekintzak

2021/03/25

Martxoaren 29, 30, 31an ludoteka eta gazteleku zerbitzuek ekintza bereziak antolatu dituzte Aretxabaletako haur eta nerabeei zuzenduta.

Haurrentzako ekintzak:

Algara ludotekaren eskutik, Naturan jolastuz ekimena jarriko da martxan. Martxoaren 29an, Lehen Hezkuntzako 4. mailakoei zuzendutako eguna izango da. Martxoaren 30ean, aldiz, LH5eko ikasleen txanda izango da, eta martxoaren 31an, LH6koek hartuko dute lekukoa.

Goizeko 10:00etan hasiko da ekintza Herriko plazan, eta eguerdiko 13:00etan amaituko da. Covid-19a dela eta, aforoa mugatuta egongo da. Ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute. Norbaitek interesa izango balu, gerturatu dadila Algara ludotekara. Bazkide ez direnek bost euro ordainduko dituzte.

Nerabeei zuzendutako ekintzak:

Gazteleku zerbitzuak ere 12-16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako hainbat ekintza prestatu ditu.

Martxoaren 29rako Hi Selphie lehiaketan oinarritutako frogak antolatu dituzte. Gehienez sei pertsonako taldetan egingo dira frogak. Ekintza hau goizeko 11:00etatik aurrera jarriko da martxan. Talde bakoitzari ordutegi desberdin bat jarriko zaio.

Martxoaren 30ean, aldiz, ilunabarra ikustera joateko mendi irteera egingo dute. 17:00etan irtengo dira gaztelekutik eta 20:30etan itzultzea aurreikusten da, beranduenez. Irteera honetan parte hartu nahi duten nerabeek gaztelekuan eman behar dute izena.

Bukatzeko, martxoaren 31an kirol topaketak egingo dira Iturrigorri frontoian eta Kurtzebarriko kantxan. Futbolin eta ping-pong txapelketa, beisbol pie eta boleibola eskainiko dira.