Orion gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur

2023/05/18

Aretxabaletako Udalak maiatzaren 16an, Orion egon den 50 urteko emakume baten erailketa matxista irmoki gaitzesten du, eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 118 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du gaur, 19:00etan Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!