Bonuen bigarren kanpaina azaroaren 23an hasiko da Aretxabaletan
Aretxabaletako Udalak eta Aretxarte Merkatari Elkarteak aurtengo bigarren bonuen kanpaina jarriko dute martxan azaroaren 23an, astelehenean. Bonuak Arkupe Kultur-Etxean salduko dira, goizeko 9:30etik aurrera (ordutegia: 9:30etik 19:00ra).
16 urtetik gorako herritarrek sorta bat eskuratu ahal izango dute. 30 euro ordainduta, 50 euroko balioa izango dute herriko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko. Sorta bakoitzak bost bono ditu: 5 euroko bi, 10 euroko bi eta 20 euroko bat.
Bonuak 2026ko azaroaren 23tik abenduaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira, bi datak barne. Epe hori igarotakoan, bonuak baliorik gabe geratuko dira.
Kanpaina honetan 875 sorta aterako dira, guztira 4.375 bono. Udalak sorta bakoitzeko 20 euro jarriko ditu, guztira 17.500 euro.
Bonuen salmentaz eta kudeaketaz Aretxarte Merkatari Elkartea arduratuko da, kanpainara atxikitu diren elkartetik kanpoko merkatariekin batera.
